domingo, 3 de marzo de 2013

Nire argudiozko testua


MARIHUANAREN LEGALIZAZIOA

            Marihuana droga oso kaltegarri bat da, hala ere gobernuak marihuana legalizatu nahi du. Marihuana legalizatu nahi dutenek esaten dute legalizatzen bada, problema ekonomiko gutxiago egongo direla, halarik ere pentsatzen duzu haiek pentsatu dutela ondorioetan?
            Ondorio asko egon ahal dira batez ere, drogazale askoz gehiago egongo dira. Drogazale gehiago egoten badira, delinkuentzia gehiago egongo da, adibidez hondatzak leku publikoetan. Hondatzak egoten badira leku publikoetan denon artean ordaindu beharko da, beraz marihuanaren legalizazioarekin problema ekonomiko gutxiago egongo direla esatea ez da egia. Esaten dute ona izango zela marihuana legalizatzea, horrela zaleak gaixo bezala eta ez kriminal bezala tratatuak egongo ziren, ostera ez dute pentsatu badaudela lekuak non jende asko joaten da desintoxikatzera.

            Esaten dute gobernuek enkargatuko zela arazoak bazeuden edo estiloagatiko gauzez. Esan dute negozio hori baimen bat edukiko beharko zuela, tasak ordaindu beharko zuela beste komertzio bat bezala, orduan horrekin bilduko zutela dirua. Benetan beteko dute hori? Nola kontrolatu ahal dute adingabekoak ez kontsumitzea marihuana? Ezin dute. Marihuana, droga mundu guztian kontsumituena da. 1994tik Txilen egindako ikerkuntzek diote bere erabilerak beste droga ilegal batzuk kontsumitzeko arriskua handitzen duela nabarmen. 2002ko zifrek erakusten dute % 81ek marihuana erabili zutenen eta kokainaren artean, lehenik eta behin marihuana erre zuela.

            Baieztatzen dute ez dela pertzona bat ere ez hil egin marihuanarengatik eta ez daudela gaindosirik marihuanarengatik. Alabaina Daniel Martinez psikiatra txiletar oso, azaltzen du adituak marihuanako erabilerak handitzen duela asma, minbizia garatu arte, horrez gainera birika-zailtasunak hartzeko arriskua dagoela. Marihuanak ez ditu neuronak hiltzen, alabaina garunaren funtzionamendu normalean eragiten du